IAVAk nazioartean ospe handia duen Iñaki Alberdi interpretatzailearen irakaskuntza‑esperientzia berritzailea eskaintzen die akordeoi‑ikasleei.
Instrumentuaren errepertorioa oso ondo ezagutzen du, indarberritu egin du eta konpositore garaikideekin lankidetzan dihardu. Horregatik, erreferentzia bat da etorkizuneko akordeoi-belaunaldientzat. Haren grinak eta esperientzia pedagogiko handiak eta kontzertu-emaile gisa duen karrera zabalak bermea ematen diote proiektu honen irakaskuntza-bikaintasunari.
IKASKETA PLANA
A MODULUA
Zure teknika birpentsatzen
B MODULUA
Jarraitu zure teknika birpentsatzen
C MODULUA
Ausartu zaitez sorkuntza garaikidearekin
D MODULUA
Zure akordeoiak mugarik ez: transkripzioaren hastapenak
- 0 ikasgaia: Ikaskuntza planifikatzea
- 1 ikasgaia: Hauspoa I
- 2 ikasgaia: Elastikotasuna eta koordinazioa
- 3 ikasgaia: Aurrea hartzea, indarra eta abiadura I
- 4 ikasgaia: Hauspoa II
- 5 ikasgaia: Aurrea hartzea, indarra eta abiadura II
- 6 ikasgaia: Aurrea hartzea, indarra eta abiadura III
- 7 ikasgaia: Sorkuntza berrietarako sarrera
- 8 ikasgaia: Teknika hedatuak
- 9 ikasgaia: Errepertorio berria ulertzea eta interpretatzea
- 10 ikasgaia: Akordeoi mikrotonala: aurkezpena
- 11 ikasgaia: Transkripzioa orkestratik
- 12 ikasgaia: XVI. mendeko polifonia
- 13 ikasgaia: Bach: zenbait begirada
2020ko urriaren
1etik aurrera erabilgarri
2021ko urriaren
1etik aurrera erabilgarri
2022ko urriaren
1etik aurrera erabilgarri
2023ko urriaren
1etik aurrera erabilgarri
FUNTZIONAMENDUA & KONPOSITORE EGOILIARRA
IAVAra sartzeko paketeak moduluka erosten dira. Modulu bakoitzak 10 minutu inguruko hiru bideo ditu; haietan, Iñaki Alberdik bideoaren gaia azaltzen du. Bideo bakoitzarekin batera, material didaktikoa duen koaderno bat dago: lan-plana, ariketak eta akordeoirako errepertorioko obren partiturak dauzka, unitate didaktikoari aplikatzeko. Moduluko hiru ikasgaien helburuak gainditu behar dira hurrengora pasatzeko.
Gainera, funtsezkoa da egungo konpositoreekin harremanetan egotea eta haiek konpromisoa izatea eduki didaktikoko errepertorio berri bat, gure ikasleei hurbila gertatuko zaiena, sortzeko. Har ezazu parte konpromiso horretan IAVAtik konpositore batekin lan eginez.
KONPOSITORE EGOILIARRA 20/21
Francisco Domínguez (1993)
franciscodominguez.info
LAU MODULUAK BETE ONDOREN ESKURATZEN DIREN GAITASUNAK
- Instrumentuaren baliabide teknikoak kontrolatzea.
- Testuinguru sortzailea eta haren aplikazio musikala ulertzea.
- Grabatzeko eta hobetzeko dinamikak ezartzea etengabeko autoentzuketan oinarriturik.
- Estilo eta garai desberdinak aztertzea, eta interpretazioan bilaketa pertsonala eginez ulertzea interpretazio-aniztasuna.
- Zenbait motatako garai eta estiloetako programei ekitea.
- Konpositorearen eta interpretearen arteko elkarlanaren oinarriak ezartzea, errepertorioa etengabe garatzeko lagungarria izan dadin, solistaren, ganbera‑musikaren eta orkestraren alderdiak kontuan harturik.
- Errendimendua hobetzea, bai estudioan bai agertokian, gorputzaren erabilera zuzen eta naturala garatuz.
- Sentsibilitatearen eta autorearenganako begirunearen bidez komunikatu eta adieraztea.
MODALITATEAK
IKASLE ENTZULEA
IKASLE AKTIBOA
WEBINARRAK
IKASLE BERRIEN IRAKASLEENTZAKO IRTENBIDEAK
Matrikularen barnean hurrengoa sartzen da: bideoen eta material didaktikoaren eskuratzea + ordu erdiko bi talde-tutoretza, bideo-konferentziaren bidez Iñaki Alberdirekin, zalantzak argitzeko.
.
Matrikularen barnean hurrengoa sartzen da: bideoen eta material didaktikoaren eskuratzea + ordu erdiko bi talde-tutoretza, bideo-konferentziaren bidez Iñaki Alberdirekin, zalantzak argitzeko + ordubeteko hiru klase, bideo-konferentziaren bidez ere.
IAVA jarduera osagarri gisa erabil daiteke, bai kontserbatorioetako eta bai musika-eskoletako ikasle eta irakasle-taldeentzat. Matrikularen barnean hurrengoa sartzen da: bideoen eta material didaktikoaren eskuratzea + ordubeteko klase bat kolektibo bideo-konferentziaren bidez zalantzak argitzeko.
IAVA hasiera batean maila ertain/altuko ikasleentzako zuzendua da. Ikasle hasiberriak baldin badituzu eta haientzako IAVA tresna didaktiko ona izan daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu: atsegin handiz egingo dugu zure oinarrizko irakaskuntza-beharretara egokitutako ikastaroa.
HARRERA
IAVAk ikasleak onartzeko nahiz ez onartzeko eskubidea du. Ikasle aurreratuentzako oinarrizko kontzeptuak lantzen ditugu; horregatik, oso garrantzitsua da interpretazio eta entzute-maila.
PROZEDURA
Hautaketa egiteko, 15 eta 20 minutu bitarteko bideo bat aurkeztu behar da. Ondoren, IAVAk, ikasleak hautatu ondoren, jakinarazpena bidaliko die izangaiei.
Ley de la propiedad intelectual: Según el Real Decreto Legislativo 1/1996, queda expresamente prohibida la reproducción total o parcial, adaptación, modificación, distribución, comercialización, comunicación pública y/o cualquier otra acción que comporte una infracción de la normativa vigente.